Menu

Servicios

DISEINUA

Kultur eta gizarte joeretan oinarritutako arropa eta osagarriak diseinatzen ditugu. Zuk dakarzun estiloa eta ideia irudikatu, gure esperientziarekin konbinatu, eta arropa bereziak sortzen ditugu. Eta lan horretan jartzen dugu gure mimo eta arreta guztia. Askotariko moda diseinatzen dugu: soinekoak (emaztegaiak, amabitxiak, jaunartzeak…), taila bereziak, artzain-andre jantziak, uniformeak…

EBAKETA

Ebaketa funtsezko urratsa da, eragin handia du azken emaitzan. Izatez, ebakitzea esaten zaio oihal bat bi zati edo gehiagotan bereizteari, baina prozesuan eragina duten faktore ugari daude. Ongi diseinatutako patroiak ebakita, zure ametsetako arropak hobetuko ditugu. Horregatik gara ebaketan espezialistak.

JOSKETA

Aurrez ebakitako oihal piezak batzea da jostea. Honek ere berebiziko garrantzia du azken emaitzan. Josteko teknika ugari daude eta urrats hau emateko teknikarik eta tresnarik egokienak hautatu behar dira. Gure ikasketei eta esperientziari esker, espezialistak gara arlo honetan ere. Arreta eta zehaztasun handiz ematen dugu azken urratsa hau, kalitatezko bukaera emanez.

AKADEMIA

Sortzeaz gain, josketa eta ebaketako klaseak ematen ditugu talde txikientzat. Akademia batetik, josteko makinen erabileran zentratzen da, eskuzko eta makinazko josketa lehenengo pausoak eta arropa moldaketa eta txukunketa lanetan zentratuz. Bestalde, ebaketa eta josketa klaseak ere ematen dira arropak neurrira sortu ahal izateko.