Menu

EQUIPO


Elvira Zapata

Diseinatzailea


Elvira Zapata diseinatzaileak ibilbide luzea egin du oihalen munduan. 35 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta bere profesionaltasuna frogatzen duten titulu ugari ditu. Ikasketak: Diseinua, Ebaketa eta Joskura, Patroigintza Industriala, Oihalen Ingeniaritza eta Goi-mailako Joskintza espezializazioa Cali hiriko (Kolonbia) “Smoda” Moda eta Diseinu akademian. 2011n jarri zuen abian Inkernu proiektua, ametsak egi bihurtuko zituen denda bat zabaltzea zen bere ilusioa. Buruan dituen ideia eta diseinuekin soinekoak sortzea gozamena da beretzat, baina izugarri atsegin du bezeroak dakarrenean oinarrituta sortzea ere. Zoriontsu da proiektuarekin, eta horixe kutsatzen dio bere tailer txikira sartzen den orori.


Maria Jose Martin

Jostuna


Jostungintza esperientzia mardula dauka, Ruiskoni Piel-etik hasita, Boinas Eloseguin jarraituz eta gaur egun arte Julia Zubelzu, Costuras Urgull eta Titare tintoreriarekin batera proiektu ezberdinak burutzen. Gaur egun Elvira Zapata profesional handiaren proiektuan parte hartzen du.