Menu

TIENDA - TALLER

2011n zabaldu genuen tailerra Tolosan, Gernikako Arbola lorategian, baina gaur egun Oria kaleko 4 zenbakian aurkitu gaitzakezue. Toki egoki-egokia da neurri handientzat, neurri berezientzat eta baita txikienentzat ere. Dendak bi espazio ditu: diseinuarena da bata, eta bertan aurkituko dituzu oihalak, ideiak, bukatutako proiektuak… Bigarren eremua berriz tailerra da, soineko berezi horiei denei forma emateko eremua. Jostorratzak eta hariak gelditu gabe jartzen ditugu dantzan buruan daukazun horri nahi duzun itxura eta eitea emateko. Zatoz gure dendara, sar zaitez eta atsegin handiz emango dizugu arreta pertsonalizatua. Horretaz gain, akademia bat montatu dugu, etor zaitez gurekin ikastera.